Hasierako orrialdera itzuli
Hautagarritasun-analisia, zure proiektuak Next Funtsak eskura ditzakeen jakiteko

Hautagarritasun azterketa

Zure proiekturako egokia den laguntza deialdi bat identifikatu baduzu, edo proiektu bat baduzu eta hura finantzatzeko dirulaguntzarik aurkitzen ez baduzu, hautagarritasun azterketa bat egiten lagunduko dizugu doan.

Azterketa horrek gako garrantzitsuak emango dizkizu, laguntza eskaera egiteko orduan kontuan har ditzazun, edo irekita dauden edo irekitzea aurreikusten diren deialdietatik zure proiekturako egokiak izan daitezkeenak identifikatuko dizkizu.

Azterketa hori egiteko, zure proiektuari buruzko informazioa eskatuko dizugu formulario honen bidez.

Bete formularioa, eta bidali iezaguzu laboralnext@laboralkutxa.com! posta elektronikoko helbidera